Ibai Gomez
Instagram Ibai Gómez Twitter Ibai Gómez
Facebook Ibai Gómez
                EuskeraCastellano
                 
Hasi Biografia Bideoak Argazkiak Prentsa Nire Txokoa Campusa Elkartasuna Web Adiskideak

Noticia
 
 

2014-02-14. 'IBAI GOMEZ ENTRENATZAILEA', PROTAGONISTA 'EL DÍA DESPUÉS' SAIOAN

"Bere denbora librean eta Athleticen lehenengo taldearekiko konpromisoek uzten diotenean, Ibai Gomezek jokalari-botak esekitzen ditu eta haien ordez  Santutxuko, bere auzoko taldeko, entrenatzaile-txandala janzten du. Futbol apalera  egiten duen bidaiak bere jatorrira itzultzen du astebururo". Ibai Gomezen gainean egindako adierazpen horiek Canal  Plusek astelehen guztietan ematen duen 'El Día Después' futbol-saiokoek esandakoak dira.

Joan den astelehenean, otsailak 10, Ibai izan zen protagonista, baina Kadeteen Euskal Ligako Santutxuko entrenatzaile zereginetan. Irudietan ikusi genuen, nola bizi duen futbola aulkitik, orain dela 12 urtetik zuzentzen duen taldearen partidetan.

Era berean, entrenatzaile gisa Onda Ceron ere izan zen protagonista, irrati horrek ostegunean, otsailaren 13an, hegaleko zurigorriari  berari egin zion elkarrizketan, 'Al primer toque' saioan. Solasaldia oso animatua izan zen eta gure AUDIO sailean entzun dezakezue;  nahikoa astia egon zen  hitz egiteko  bai  Athleticen daraman ibilbideaz, bai hasierako kontuez,  haren aita, Mitxelo, Santutxuko presidentea, ere bertan zela.



 



Pie
Hasi Biografia Bideoak Argazkiak Prentsa Nire txokoa Campusa Elkartasuna Web adiskideak
                 
              © Acción Sport S.L. Lege oharra