Ibai Gomez
Instagram Ibai Gómez Twitter Ibai Gómez
Facebook Ibai Gómez
                EuskeraCastellano
                 
Hasi Biografia Bideoak Argazkiak Prentsa Nire Txokoa Campusa Elkartasuna Web Adiskideak

Noticia
 
  2014-02-04. GOL ZORAGARRIA IBAI GOMEZEK REAL MADRILI; ZORTZIGARRENA DU LIGAN ETA SEIGARRENA 2014an

Nahikoa izan zituen  60 segundo soropilean, gol itzel bat sartzeko, hain zuzen ere  Athletic bikain batentzat puntu bat  atxikitzen zuena, eta Athleticek San Mames berrian Real Madril lehenengo bider hartzen zuen partidan (1-1).

Ibairen zortzigarren gola Ligan eta seigarrena 2014an,  azken horiek 171 minutu bakarrik jokatuta, hau da,  gol bat 28,5 minutuko; batezbesteko txundigarria ezbairik gabe.

Ibaik horrelaxe ospatu zuen Athleticekin jokatzen zuen 100. partida, hirugarrena duela zurigorri jantzita talde zuriari sartzen diona.  Ibaik,  gainera, madrildarren  atearen zulaezintasuna  hautsi zuen, ze haren gola Ancelottiren  taldeari sartzen dioten lehenengoa izan zen bederatzi partidaren ondoren.

Norgehiagoka amaitu ostean Ibai Gomezek  adierazi zuen ezen, Athletic Clubek partidaren bukaerako banakoa baino “gehiago merezi izan zuela”. “Real Madril ahalguztiduna baino gehiago izan gara” zioen Ibaik, pozik  “golak beste puntu bat  irabazteko balio izan diolako taldeari”. “Horixe da garrantzitsua”.



bai Gomezi elkarrizketak.
La Ser, Cope eta Onda Cero:

Elkarrizketa. El Larguero, La Ser Elkarrizketa. Cope Elkarrizketa. Onda Cero


Prentsa artikuluak. El Correo eta Mundo Deportivo:

Ibai rescata un punto para un Athletic enorme Ibai: "Hemos sido superiores a todo un Real Madrid. Hemos merecido más"  


Partidaren bideoa eta Ibai Gomezen adierazpenak:

Video resumen del partido de Gol Televisión en Grada 360

Ibai: "Hemos sido superiores a todo un Real Madrid. Hemos merecido más"

 
 

Ibai celebra uno de sus goles ante el Valladolid

Ibaik bere gola Real Madrilen aurka ospatzen du. Argazkia
: Athletic Club




Athletic Bilbao 1-1 Real Madrid (Ibai Gomez Goal)
por LocoGoalsHQ


Pie
Hasi Biografia Bideoak Argazkiak Prentsa Nire txokoa Campusa Elkartasuna Web adiskideak
                 
              © Acción Sport S.L. Lege oharra