Ibai Gomez
Instagram Ibai Gómez Twitter Ibai Gómez
Facebook Ibai Gómez
                EuskeraCastellano
                 
Hasi Biografia Bideoak Argazkiak Prentsa Nire Txokoa Campusa Elkartasuna Web Adiskideak

Noticia
 
  2014-01-13. IBAI GOMEZEN GOL-BIKOTEA, BAT ITZELA, ALMERIAREN AURKA

Ibai Gomezek joan den larunbatean, Almeriaren aurkako partidan, bere lehenengo koble edo bikotea egin zuen goren mailan. Santutxuarra partidaren bigarren zatian zelairatu zen eta jardun bikaina eskaini zuen, gol bi eta guzti; lehenengoa -Athleticenzat arratsaldeko bosgarrena, eta Ibairen hamargarren tanto ofiziala zurigorria denez geroztik- gol benetan ederra izan zen, hegaletik baloi eta guzti area aurrera, pixka bat ezkerretara, etorrita jaurtiz, eta bigarrena, penalti bat gauzatuz. “Banuen gogoa penaltia jaurtitzeko, baloia hartu dut, taldekideek utzi egin didate, barrura joan da eta onerako izan da”.

Horiek gol biok lortuta, Santutxuko cracka Athleticeko lehenengo ordezko jokalaria da Ligako partida batean koble egiten duena, harako 2007ko apirilaren 7an Urzaizek lortu zuenetik, aurkako aulkian Valverde zegoela, hain zuzen. Ibai da, alde handiz, gainera, Ligan batezbesteko onena duen jokalaria: 4 gol 465 minutuan. Hamaika zurigorriak dagoeneko berdindu du, hamahiru jardunaldian bakarrik, joan den denboraldi osoan lortu zuen gol kopurua, orduan Ligako 35 partidatan jadetsi zuelarik.

Horrenbestez, bada, Athletic Clubek bere joa berreskuratu zuen eta gol sail ikaragarria sartu Almeriari San Mamesen, eta 6 eta 1 irabazi. Zorroratutako hiru puntu horiek, sailkapeneko laugarren postuan, Txapeldunen Ligarako billetea ematen dutenetako azkenean, finkatu dute talde zurigorria, zeinek urte askoan egin duen lehenengo bueltarik onena burutu baitu: 36 puntuko uzta.

Goalen iritziz, 19. jardunaldiko Onenen Hamaikakoan eta bost golik onen artean.
Ibaik eskaini zuen jardun bikainaren ondorioz, Goalek 19. Jardunaldiko Onenen Hamaikakoan sartu du, baita, gainera, haren lehenengo gola Jardunaldiko bost golik onenen artean hautatu ere.

  Ibai y una reivindicación Ibai celebra su primer doblete en la máxima categoría
  Ikus bideoa El Pais Ikus Bideoa Daily Motion
  El primer gol de Ibai entre los cinco mejores de la Jornada 19  
 

Bideoa eitb.com





Bideoa Cuatro

Pie
Hasi Biografia Bideoak Argazkiak Prentsa Nire txokoa Campusa Elkartasuna Web adiskideak
                 
              © Acción Sport S.L. Lege oharra