Ibai Gomez
Instagram Ibai Gómez Twitter Ibai Gómez
Facebook Ibai Gómez
                EuskeraCastellano
                 
Hasi Biografia Bideoak Argazkiak Prentsa Nire Txokoa Campusa Elkartasuna Web Adiskideak

Noticia
 
  2013-01-11. SANTUTXU FCk IBAI GOMEZ OMENDU

Errege Egunean Santutxu FCk omenaldi polit bat eskaini zion Ibai Gomezi. Klub horrek saritu nahi izan zituen, besteak beste, jokalariaren ibilbidea, Athletic Clubeko futbolari gisa finkatu izana eta erakutsi duen sustraiekiko leialtasuna; izan ere, Ibai hantxe hazi zen, ume-umetatik, eta oraindik ere lokarri sendoak dauzka klubarekin. Mahatsorria bere senidez inguraturik egon zen Mallonan. Santutxuren 26 taldeek pasilloa eratu zuten jokalariarentzat, zein, behin zelai erdian zegoela, eta ohorezko aurreskua ikusi ondoren, zenbait opari hunkigarri jasotzen hasi baitzen. Hamar urte baino gehiagoz entrenatu duen taldeak txapel bat oparitu zion, omenaldiaren data ere josita bertan; El Bombín peñak ere, Santutxu auzoan sortua berori, beste opari bat eman zion, onddo-kapela bat, zelan ez?; baita opari bat eman zion ere, berak ematen duen Campuseko lankide Aritza Hormazaren semeak. Unerik hunkigarrienetako bat izan zen, bere aitak, Santutxuko presidentea izanik, Klubeko urrezko intsignia ipini zionean. Ibaik berak ere bere Athleticeko kamiseta, atzealdean hamaika zenbakia duena, utzi zuen, eta bertan idatzita, eskaintza bat eskerrak emanez Santutxu FCk berari ekarri dion guztiagatik.

  Ikus Artikulua    
  Ikus Artikulua    

  Noticia

Pie
Hasi Biografia Bideoak Argazkiak Prentsa Nire txokoa Campusa Elkartasuna Web adiskideak
                 
              © Acción Sport S.L. Lege oharra