Albisteak
 
       
 
Instagram Ibai Gómez
Facebook Ibai Gómez
 
                EuskeraCastellano
                 
Hasi Biografia Bideoak Argazkiak Prentsa Nire Txokoa Campusa Elkartasuna Web Adiskideak

Noticia
 
  2013-09-01. IBAI GÓMEZ, LIDER DA BBVA LIGAKO GOL-ERDIRAKETATAN, MESSI, XABI PRIETO ETA KROOS-EN AURRETIK

Ibai Gómez berriro izan da titular -joan den larunbatean- eta goleko pase bi eman zituen baloi geldiko jokaldi banatan, erabakigarriak izan zirelarik Athleticek Levanteren aurka lortu zuen garaipenerako (3-0). Horrenbestez, Santutxukoa lider jarri da BBVA Ligako gol-erdiraketen sailkapenean, Messi, Xabi Prieto eta Kroosen aurretik. Gehiago irakurri
   
  2013-09-01. IBAI, PROTAGONISTA MUNDO DEPORTIVON

Mundo Deportivok bere atzoko, abuztuaren 31ko, edizioan artikulu bat eskaini dio Ibai Gómezi “Ibai Gómez: Un toque de distinción” (Ibai Gómez: dotoretasun-ukitua) izenburupean. Gehiago irakurri
   
  2013-08-29. IBAI GÓMEZEN GOL BATEK ERABAKITA UTZI ZUEN NAPOLIREN AURKAKO KANPORAKETA

Bilboko Athletic Club Europako Txapeldunen Ligako multzoetan sartzeko playoff'ean gailendu zen, San Mames Berrian jokatutako itzuliko partidan Italiako Napoliri irabaziz lortutako 3.-1eko garaipenari esker. Gehiago irakurri
   
  2014-02-14. 'IBAI GOMEZ ENTRENATZAILEA', PROTAGONISTA 'EL DÍA DESPUÉS' SAIOAN

"Bere denbora librean eta Athleticen lehenengo taldearekiko konpromisoek uzten diotenean, Ibai Gomezek jokalari-botak esekitzen ditu eta haien ordez  Santutxuko, bere auzoko taldeko, entrenatzaile-txandala janzten du. Futbol apalera  egiten duen bidaiak bere jatorrira itzultzen du astebururo". Ibai Gomezen gainean egindako adierazpen horiek Canal  Plusek astelehen guztietan ematen duen 'El Día Después' futbol-saiokoek esandakoak dira. Gehiago irakurri
   
  2014-02-04. IBAI GURE PITXITXIAK GOL BAT SARTZEN DU 72 MINUTURIK BEHIN

Ibai Gomez denboraldi honetan lortzen ari den estatistikak kirol-prentsako ezin konta ahala orrialde betetzen ari dira. Santutxuarra sasoi bikainean dago eta Athleticeko golegile-batezbesteko onena du eta taldeko “pitxitxia” da, orain artean zortzi gol sartuta. Gehiago irakurri
   
  2014-02-04. GOL ZORAGARRIA IBAI GOMEZEK REAL MADRILI; ZORTZIGARRENA DU LIGAN ETA SEIGARRENA 2014an

Ligan talde zurigorriko golegile joriena bada ere, ez dira batere oharkabean geratu beraren ezaugarri nagusietako bat bihurtu diren erdiraketa berezi horiek: korri eginaz batera baloia, ezkerrez barik, eskuin oin-lepoaren kanpoaldez jotzea, efektua ere emanez, beste oinaz ere ondo jotzen jakin arren.. Gehiago irakurri
   
  2014-02-03. IBAI GOMEZ: "ESKUINEKO OIN-KANPOALDEZ JOTZEA BERE KAUTAN IRTETEN ZAIT; AITAK ERE ERABILTZEN ZUEN, ETXETIK DATORKIT"

Ligan talde zurigorriko golegile joriena bada ere, ez dira batere oharkabean geratu beraren ezaugarri nagusietako bat bihurtu diren erdiraketa berezi horiek: korri eginaz batera baloia, ezkerrez barik, eskuin oin-lepoaren kanpoaldez jotzea, efektua ere emanez, beste oinaz ere ondo jotzen jakin arren.. Gehiago irakurri
   
  2014-O1-28. IBAI GÓMEZen BESTE GOL BAT; LIGAKO BIGARREN GOLEGILERIK ONENA DA 2014 HONETAN

bai Gómezek oraingoan ere beste gol bat sartu du; Osasunaren aurka izan da, horrenbestez berak ere parte hartuz Athleticek Iruñean sartu zuen gol-zaparradan (1-5). Gehiago irakurri
   
  2014-01-22. IBAI GÓMEZ: AZKEN PASEAREN GARIKURRA EUSKAL KIROLAREN DEIA SARIEN GALAN

Euskalduna jauregia atzo arratsaldean Euskal Kirolaren DEIA Sarien galaren agertoki izan zen eta Ibai Gómezek Azken pasearen Garaikurra jaso zuen. Gehiago irakurri
   
  2014-01-22. BERRIRO ¨KOBLE” IBAI GOMEZ PTXITXIAK, ORAINGOAN VALLADOLIDen KONTRA

Joan den astelehenean, Valladoliden aurkako partidan, Athletici harmailetatik animoak ematearren hotzari aurre egin zioten milaka zaleek beste emaitza-iraulketa ikusgarri bat bizi izan zuten (4-2), eta aldi berean Ibai Gomezen bigarren koble edo gol-bikotea jarraian. Gehiago irakurri
   
  2014-01-13. IBAI GOMEZEN GOL-BIKOTEA, BAT ITZELA, ALMERIAREN AURKA

Ibai Gomezek joan den larunbatean, Almeriaren aurkako partidan, bere lehenengo koble edo bikotea egin zuen goren mailan. Santutxuarra partidaren bigarren zatian zelairatu zen eta jardun bikaina eskaini zuen, gol bi eta guzti... Gehiago irakurri
   
  2013-12-26. IBAI GOMEZ, EUSKAL SELEKZIOAREN DEIALDIAN PERUren AURKAKO ADISKIDANTZAZKORAKO

Aurten ere deitu dute Ibai Gómez Euskal Selekzioa osatzeko; bigarren denboraldia da jarraian, eta oraingoan Peruren aurkako adiskidantzazko partidan aritzeko izango da. Gehiago irakurri
   
  2013-12-13. IBAI GOMEZEK KONTRATUA BERRITU DU ATHLETICekin, 2017ko EKAINERA ARTE

"Athletic nire etxea da. Non egongo nintzateke hemen baino hobeto?" Horra, atzo Ibai Gomezek Lezaman eskaini zuen prentsaurrekoan egindako adierazpenetako batzuk. Gehiago irakurri
   
  2013-12-13. IBAI GÓMEZ ERE PARTE IZAN DA EUSKAL SELEKZIOAREN ETA PERUKOAREN ARTEKO PARTIDA IRAGARTZEKO KARTELEAN

Ibai Gómez, Euskal Selekzioak eta Perukoak elkarren aurka jokatuko duten partida iragartzeko kartelean agertzen da Xabi Alonso eta Iñigo Martínezekin batera. Partida, San Mamesen izango da, abendu honen 28an. Gehiago irakurri
   
  2013-12-04. IBAI GOMEZ ETA ALFONSO RAMOS 'HERZEX' NOR BAINO NOR FIFA 14 JOKOAN

Joan den igandean Athleticeko jokalaria eta FIFA jokoko gaur egungo Munduko txapelduna norgehiagoka oso berezi batean lehiatu ziren Athleticek eta Barçak elkarren aurka jokatu zuten partidaren aurretik. Gehiago irakurri
   
  2013-12-01. IBAI GOMEZ ETA KOIKILI PEÑA AURKEZTU DA

Pasa den azaroaren 29an Ibai Gomezen eta Koikiliren Peñaren aurkezpena ospatu zen Gatikan, Ibaik txikitatik lotura handia duen herrian, hain zuzen.. Gehiago irakurri
   
  2013-11-06. IBAI GOMEZ BERRIRO DA ERNESTO VALVERDEREN AGINDUTARA

Zenbait astez jokalekuetatik kanpo egon ostean, Ibai Gomezek dagoeneko osaturik du bere lesioa eta berriro jarri da Ernesto Valverde teknikariaren eskura. Gehiago irakurri
   
  2013-09-28. IBAI GOMEZEK BERE PARTIDARIK IKUSGARRIENA ESKAINI ZUEN BETISEN AURKAKOAN

Joan den ostegunean Ibai Gomezek bere partidarik ikusgarriena egin zuen; Liga honetako seigarren jardunaldian izan zen, Athletic Club Real Betisi 3-2 garaitu zitzaiolarik. Gehiago irakurri
   
  2013-09-25. IBAI GOMEZEK BERE LEHENENGO GOLA SARTU DU FALTA-JAURTIKETA ZUZENEZ LIGA HONETAN

Ibai Gomezek joan den astelehenean, Liga-denboraldi honetako bosgarren jardunaldian, bere bederatzigarren gol ofiziala sartu du Athleticen dagoenetik. Gehiago irakurri
   
  2013-04-12. HAMARGARREN GOL-ERDIRAKETA IBAI GOMEZEK

Santutxuar hegalekoak denboraldiko hamargarren gol-erdiraketa ezarri zuen, Liga Txapelketako zazpigarrena, zehazki. Gehiago irakurri
   
  2013-04-05. IBAI GOMEZEN BEDERATZIGARREN GOL-ERDIRAKETA DENBORALDI HONETAN

Santutxuko hegalekoa jokalaririk onena izendatu zuten hedabide guztiek, zurigorriek eta Granadak jokatutako norgehiagokan. Gehiago irakurri
   
  2013-03-08. IBAI GOMEZ, FUNTSEZKO PROTAGONISTA ATHLETIC CLUBEK EL SADARREN LORTUTAKO GARAIPENEAN

Hegaleko bilbotarra jokalari zurigorri nabarmenetako bat izan zen norgehiagoka garrantzitsu horretan ere... Gehiago irakurri
   
  2013-03-01. IBAI GOMEZEN GOL ITZELA REAL SOCIEDADESN AURKAKO DERBIAN

Santutxuko hegalekoak aurretik ipini zituen zurigorriak partida hasi eta ordu erdira; bolea ikusgarri hark ia zirkin egiteko astirik ere ez zion eman Realeko atezainari... Gehiago irakurri
   
  2013-01-21. MEDINA DE POMAReko PEÑA ATHLETICek IAZKO DENBORALDIKO GOLEKO PASERIK ONENAREN GARAIKURRA EMAN DIO IBAIRI

Ibai Gomezek joan den denboraldiko Goleko Paserik Onenaren Garaikurra jaso zuen Medina de Pomarreko Peña Athleticen eskutik. Beste aitormen bat bilbotar jokalariaren kalitateari... Gehiago irakurri
   
  2013-01-11. SANTUTXU FCk IBAI GOMEZ OMENDU

Errege Egunean Santutxu FCk omenaldi polit bat eskaini zion Ibai Gomezi. Klub horrek saritu nahi izan zituen, besteak beste, jokalariaren ibilbidea, Athletic Clubeko futbolari gisa finkatu izana eta erakutsi duen sustraiekiko leialtasuna; izan ere, Ibai hantxe hazi zen, ume-umetatik, eta oraindik ere lokarri sendoak dauzka klubarekin. Mahatsorria bere senidez inguraturik egon zen Mallonan... Gehiago irakurri
   
  2012-12-29. IBAIK GOL BAT ETA GOLEKO PASE BI BERE DEBUTEAN EUSKAL SELEKZIOAREKIN

Ibaik debut zoragarria egin zuen Euskal Selekzioarekin, Boliviari sartu zitzaion gol-zaparradan (6-1) parte nabarmena izanez: gol bat sartu eta goleko pase bi eman... Gehiago irakurri
   
  2012-12-14. IBAI, LIGAKO GOLEKO PASE-EMAILEEN TOP-10EAN

Santutxuko futbolaria berriro erabakigarri, oraingoan Athleticek Vigoko Celtari irabazi zion partidan. Defentsa bati mozte-driblin bat egin ondoren, Ibaik erdiraketa zehatz bat bidali zion Adurizi, eta donostiarrak, sare barrura, garrantzi handiko hiru puntu eskuratuz horrela... Gehiago irakurri
   
  2012-12-07. IBAIK HISTORIA EGIN DU CAMP NOU ZELAIAN ERE GOLA SARTUZ

Hara!, 35 urte eta gero, berriro Athletic Clubeko jokalari batek denboraldi berean Bernabeu eta Camp Nou zelaietan gol egitea lortu du... Gehiago irakurri
   
  2012-11-23. IBAI GOMEZEK BERNABEUN GOLA SARTUZ OSPATU DU BERE 50. PARTIDA

Santutxuko futbolariak bere 50. partida ofiziala jokatu zuen Athleticekin; Bernabeun izan zen, munduko atezainik onenetako bati, Iker Casillasi, gol eder bat sartuz... Gehiago irakurri
   
  2012-10-26. GOL ITZELA IBAI GOMEZEK EUROPA LEAGUEN

Santutxuar hegalekoak ondo baliatu zituen Marcelo Bielsak Europa Leaguen eman zizkion minutuak; Lyoneko Olimpiqueren aurkako partidan izan zen... Gehiago irakurri
   
  2012-09-14. IBAI GOMEZEK LAGUNARTEKOETAKO LAUGARREN GOLA SARTU DU DENBORALDI HONETAN

Santutxuko futbolaria onena izan zen “Trofeo Ciudad de Valladolid” garaikurreko norgehiagokan, zein zurigorriek irabazi baitzuten... Gehiago irakurri
   
  2012-05-29. IBAI GOMEZEK KONTRATUA BERRITU DU ATHLETIC CLUBEKIN

Ibai Gomez jokalariak gaur, 2012ko maiatzak 29, beste denboraldi birako luzatu du Athletic Clubekin zuen kontratua... Gehiago irakurri
   
  2012-05-11. IBAI GOMEZ, ATHLETICEKO JOAKALARIRIK ONENA EUROPA LEAGUEKO FINALEAN

Santutxuko futbolaria atsedenaldiaren ostean zelairatu zen, ordurako Athletic Club 2-0 galtzen ari zela; talde zurigorriak bere eraso-jokoa hobetu zuen Ibai sartu zenean... Gehiago irakurri
   
  2012-04-27. IBAI, PROTAGONISTA EUROPA LEAGUEKO FINALERAKO TXARTELA LORTU ZEN EGUN HISTORIKOAN

Santutxuarra protagonista nagusietako bat izan zen, Fernando Llorenterekin batera, San Mamesen Lisboako Sporting-en aurka jokatutako finalerdi zoragarrian... Gehiago irakurri
   
  2012-04-13. IBAIK HANDIRO EGIN ZUEN DEBUTA GOLEGILE GISA

Santutxuko futbolaria lehenengo taldeko golegile gisa estreinatu zelarik, handiro egin zuen, egin ere: gol zoragarri bat sartu zion Shalke 04ri... Gehiago irakurri
   
  2012-03-30. IBAI GOMEZ IZAN DA ATHLETIC CLUB-EN BULTZAGARRIA SCHALKE 04REN KONTRA

Santutxuko futbolaria atsedenaldiaren ostean sartu zen zelaira, Ander Herreraren ordez, eta benetan eskertu zuen Marcelo Bielsak zuzentzen duen taldeak... Gehiago irakurri
   
  2012-03-16. IBAI GOMEZEK, OSASUNAREN AURKA JOKATU DUELARIK, 2014RA ARTE BERRITZEA LORTU DU

Osasunaren aurkako partidan Santutxuko aurrelaria 61. minutuan sartu zen zelaira, eta horrela, automatikoki jadetsi zuen bere kontratua luzatzea, 2014ko ekainaren 30era arte... Gehiago irakurri

Pie
Hasi Biografia Bideoak Argazkiak Prentsa Nire txokoa Campusa Elkartasuna Web adiskideak
                 
              © Acción Sport S.L. Lege oharra